Uztaila 2007


Hemen irakurri dut nola atera daitekeen Goggle Maps-eko edozein mapa batetik Longitude eta Latitude datuak. Pausu hauek garraitu behar dira:

1.- Jo google maps web orrira: http://maps.google.com/

2.- Bilatu nahi duzun tokia. Nik Zarautz bilatu dut

3-. Kokatu irudiaren erdian bilatu beharrekoa.

4.- Kopiatu eta itsati ondoko kodea Nabigatzailean. URL-a idazten dugun tokian.

javascript:void(prompt(”,gApplication.getMap().getCenter()));

5.- Sakatu Enter edo ir botoia eta Mezu bat azalduko digu kode hoiekin. Gainera, Imput box bat denez, hautatu eta kopiatu dezakegu arratoiarekin.

Ona nire adibidea:

Eskerrik asko Txema Zattoo-ren berri emateagaitik.

Gaur ibili naiz frogak egiten Zattoo izeneko aplikazio batekin. Beronek, P2PTV sistema erabilitzen du Internet bidez gure ordenagailuetara irudi eta soinuak bidaltzeko. Azken finean, bittorrent edo emule bezalako sareak sortzen ditu, nahiz eta guk hori ikusi ez.

Baina, zer da Zattoo?
Hardware-rik (hau da, ez dugu telebista sintonizadore txartelik behar) instalatu gabe, Internet, banda zabala eta P2PTV teknologia erabiliz, telebista ikustea baliatzen diguen programa baten izena da.

Zenbat balio du?

Dohainik eskuratu daiteke Linux,WinXP/Vista eta Mac OSX plataformetarako. Eginbeharreko gauza bakarra web orrian erregistratzea da. Behin egin ondoren, programa deskargatu ahal izango dugu eta instalatu.

Zer behar dut?
Eduki beharrekoa nahi ta nahi ez, banda zabaleko konexioa da, internet erabiltzean transmisio sistema moduan banda zabala behar dugu nahi eta nahi ez telebista ikusterakoan, arazorik izan ez dezagun.

Zer moduz dabil?
Esan behar dut, nire probetan oso azkar irekitzen eta logeatzen dela aplikazioa, eta baita oso azkarra dela “buffering” delakoa burutzen, hau da, behar duen informazioa batzen irudiak azaldu ahal izateko.

Pantaila txikian nahiz pantaila osoan ikus daiteke telebista. Ez du kontrol gehiagorik momentuz (agian garatzen dabiltz?) eta kalitatearen aldetik ona dela esango nuke, baita funtzionamendua ere. Argi utzi behar dut emule eta horrelako P2P programarik gabe egin ditudala frogak, hau da, internet konexio guztia Zattoo -ri utzirik. Azken 15minutuetan, bai zabaldu ditudala eta mozketa bat edo beste izan dut baina, telebista ikusten jarrai dezaket.

Ze kanal ikus ditzaket? Ze hizkuntzetan?
Irudian ikus daitezkeenak. Hau da:

  1. Antena 3 (Gasteleraz)
  2. Canal 24 Horas (Gasteleraz)
  3. Cuatro (Gasteleraz)
  4. Deutsche Welle (Alemanez)
  5. France 24 English (Ingelesez)
  6. La primera TVE (Gasteleraz)
  7. La 2 (Gasteleraz)
  8. La Sexta (Gasteleraz)
  9. SF info (Alemanez¿?)
  10. Telecinco (Gasteleraz)
  11. Teledeporte (Gasteleraz)
  12. TVPolonia (¿¿??)

Bada horrelako besterik?
Ba bai, badira. Aspaldi erabilia da Tvmix delekako web orria Txinako telebistak erabiliz deporteko programak eta partiduak ikusi ahal izateko gehienbat. Hauek erabiltzerakoan, onena ulertzen dugun irrati batetara konektatzea da streming bitartez. Hau da, demagun Argentina – Brasil partidua ikusi nahi dugula. Tvmix web orrira jo eta partidu hori bilatuko duigu, klik egin eta imaginak ikusteko zein programa erabili behar dugun esango digo. Normalean, hizkuntza txinera edo horrelakoren bat denez iTunes erabili dezakegu adibidez stream bitartez Argentinako irratiren batetara konektatu ahal izateko eta partiduaren berri jaso.

Beste aukera bat yendit da, lehen era hemen dut horren berri blog honetan, post batzuk lehenago. Hona helbidea:

Informazio gehiagorako jo:

http://www.zattoo.com
http://en.wikipedia.org/wiki/P2PTV
http://www.tvmix.net