Lekua: Kanchanaburi. Google Maps-en ikusteko klik egin hemen.
Aupa!!
Kaixo denei! Hasiera batean Ayuthaya eta gero Chiang Mai aldera joateko asmoa genuen, baina euri jasa handiak izan dira, errepideak itxi eta ez zen gomendatzen hara joatea, joan nahi eta ere, ez genuen autobusik aurkitu. Beraz, 2 egun egin ditugu Ayuthayan eta gaurko egun hau izan da bigarrena Kanchanburin.
Ayuthaya
Trenez iritsi ginen bangkoketik. Trena mantsoa baina merkea izan zen (15 Bh = 0.30e) eta Ayuthayara iritsi ordurako, lagun berri bat egin genuen. Nicolas. Bera Bayonakoa da, naiz eta Parisetik gertu bizi. Erdaraz, urte bat latinoamerican eman ostean, oso ondo egiten du eta primeran moldatzen gara, euskara eta euskal herriko kontuez hitz egiten, bidaiak, etb… Urte beterako etorri da Asia-ra (ze enbidia ama!!) eta gaur bananduko gara, bera iparraldera bait doa, gu berriz hegoaldera, irletara. Bon voyage Nicolas!!
Asieran egun bat geratu behar genuen eta gero iparraldera joan, baina kontatutako eurijasak, beste egun bat geratzera behartu gintuen. Iritsitako egun bertan txalupaz eskurtsio bat egin genuen, bertako hainbat tenplu bisitatuz. Batek, Angkorren hantza du:

Hurrengo eguna Ayuthaya eta Nicolas ezagutzen pasa genuen. Uste baina zailagoa zen herri honetan orientatzea eta uste baina gauza gehiago ikusi genituen. Beti bezala, esnatu, ondo gosaldu eta pasiatzera gaurarte. Lonely Planet guidan azaltzen da herri honetan txakur asko daudela eta nahikoa arriskutsuak direla. Guk errespetu osoz tratatu ditugu, baina Larrak jaso du berain erasoren bat. Aitzen usaia igerriko ote?
Kanchanaburi
Gure asmoa eguna pasa eta gauean Chumpon-era trenez txangoa egitea zen, bertan hurrengo gauean txalupa bat artu eta Ko Tao irlara joateko. Kanchanaburira etortzeko Thai autobusak erabili genituen, linea erregularrak, eta esan baino gehiago iraun zuen bidaiak. Aurreko gauean Nicolas-etik banandu eta agurtu ginen, baina emen berekin egin genuen topo berriz. Bertan geratzea erabaki eta hotelerako bideari ekin genion. Bapatean Nokia telefonoen promozio batekin topo egin genuen. Gendea igotzen zen eta tipo batekin argazkia atera eta inprimatu egin zuten, beraz, gu ere bai!! Bide batez Nicolas aurkezten dizuet.

Orain ez dakit aktorearen izena, baina argazkia sinatua dago eta hainbat Thai genderi erakutsi ostean, benetan nahikoa famatua zela jakin genuen, nahiz eta batzuek ez ezagutu aitortu. Bere film bat erostekotan ere izan ginen!!!
Eguna herria ezagutzen pasa genuen eta gaueko merkatuan afaldu. Bertan mobilak zeuden salgai eta ezetz asmatu????? iPHONE bat zegoen salgai!!! Euskal herrian, eduki nahi izanez gero, USA-ra joan behar, eta bien bitartean hemen 510 eurotan salgai.
Gaur goizean, gosaldu ostean, 2 moto alokatu eta Erawen urjauzietara joan gara. Oso polita. Gu eta beste 1000 Thai pertsona joan dira. Sarrera eurentzat 40 Bath (= 0,83eur) eta guretzat 400 Bath pertsona gehi 20 Bath motorra = 420 Bath (= 8,75 Eur) oso oso oso garesti. Pena piskat heman, regateatzen eta denetik saiatu gara, baina dena ordaindu behar izan dugu. Baina pena merezi izan du. Polita ikusteko eta egiten duen beroarekin, botatako izerdiekin, bainu bat oso ondo etorri da. Gainera Thai gendearekin batera bainuan, eurak arropa ta guzti.
Orain, zerbait artzera joango gara eta Nicolas-engandik agurtu. Bihar goizean Petsaburira bait goaz, hegoaldean. Eguna bota eta Chunponera joateko Ko Tao irlara eramango gaituen barkua artzeko. Hurrengorarte!!