Azaroa 2007


Laos-eko kapitalean aurkitzen naiz. Uste nuena baino motzagoa izan zen Vang Vieng-etik honainoko bidea eta eguin bertan paseo txiki bat ematea pentsatu nuen. Azkenean, luzea suertatu zen. Gauza da, GuestHousaren alboan neuzkan tenpluak ikusi osteanvientiane1
hurrutiago zegoen monumentu eta parke batetara joatea bururatu zitzaidan, Patuxai, iritsi eta banku batean exerita 5 minutu ere ez neramatzala monje bat etorri zen nirekin hitz egitera. Nirekin eseri eta Vang Vieng inguruko herrixka batekoa zela, Vientianera jaietara etorri zela (banekien jaiak zirela, baina hirikoak uste nuen, ni bai monje pila ikusten nuela… tenplu ospetxueneko jaiak ziren Pha That Luang-ekoak) eta horrelako gauzez hitz egin ondoren, jaiak non ospatzen ziren azaldu zidan eta berekin joateko nahi banuen. Ala egin nuen eta 15minututan han geunden.
fiesta1fiesta2

Barregarria izan zen ze kriston gende pila zegon bidean eta monjeak ezin ditu emakumeak ikutu, orduan, tarteka geratu egiten zen, salto egin… azkenen iritsi ginen, baino ustet okerro izan zala jajaa

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.

(gehiago…)

Iritsi bezain laister konturatu nintzen Lonely Planet-ek esaten zuena eta mundu guztiak esaten zuena egiazela, hau da, hori ez dela Laos, erabat aldatua dagoela eta turismoari guztiz eghokitua. 3 – 4 kale nagusi daude eta horietan hau aurki dezakezu: Guesthouse bat, cyber bat eta taberna bat. Tabernek erakartzen dute gehienbat atentzioa. Gendea exerita egon baino etzanda egon oi da, telebistari begira. Eta telebistan…. Friends, beti Friends! Kapitulo guztiak dituzte DVD tan eta bata bestearen atzetik ematen dituzte. Denbora pasa egoteko ez da txarra, baina ikusi dut gendea ia egun guztia bertan ematen duena cerveza edan eta porroak erretzen. Amsterdam txikia deitzen diote Vang Vieng-eri.

friends

Herria izugarrizko arkaitz edo harrizko mendiez inguratua dago eta kriston bista paregabea ematen dio honek. 3$-engatik nire bungallowa daukat errioaren aldamenean mendi hauei begira. Kristona. Horrela bai!!

Vang Vieng

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.
(gehiago…)

Atzo afaldu ostean herri honetan dauden hainbat eta hainbat taberna horietako batetara joan nintzen. Bertan mahaien inguruan koginak daude etzanda egoteko eta mundu guztia telebistari begira egon oi da. Telebistan “Friends” dago denbora guztian, ingelesez eta ingelesez subtitulaturik. Horrelako 15 bat taberna egongo dira ia danak batera toki paretsuan. Ia danak friends ematen dute baina badira beste batzuk “Padre de Familia” edo “Simpson” ematen dutenak.

Total, zerbait afaltzen ari nintzela eta Joey-k esandako txorakeri batekin barrezka kamereroa urbildu eta ea nire mahaia beste 4rerik konpartitu ahal nuen galdeu zidan. Noski, ni bakarrik 6 lagunentzako mahaia okupatzen, ez da negozioa. Baietz esan nion eta horrela ezagutu nituen 4 amerikarrak. Hauekin berriketan asi nintzen eta bakoitzak egindako ibilbidea zehaztu. Horrela, Gibbon Experience izeneko abentura batetaz hitz egin zidaten. http://www.gibbonx.org
Komentatu zidaten Laos iparraldean zela eta herrixka baten izena dela Gibbon. Abentura beraiekin 3 egun pasatzea da. Horraino ez nion misteriorik ikusten, baina gero azaldu zidaten herrixka zuhaitz batzuen gainean dagoela 30 metrotara eta askotan alde batetik bestera joateko tirolinaz egin behar dela. Argazki batzuk erakutsi zizkidaten eta… JOAN NAHI DUT!!! Gauza da zaila dela tokia artzea, askotan hilabete batzuk lehenago egin behar omen da erretserba. Nik orain idatzi diet ea noiz joan nintekeen, ea laister den. Ikusi argazki batzuk:

Gibbon0

Gibbon1

Gibbon3

Gibbon2

Gibbon4

gibbon5

Iepaaaaa!!

Berriz ere Luang Prabang-en nago bai, 3. aldia ia. Egia esan, egoteko toki ederra da hau. Denetik dago, polita da… Gauza da trekking-a egin ostean Vang Vieng-era joan nahi nuela baina bidaia amaitezina izango zenez emengo autobus “moderno”-etan, bi partetan egitea egokiagoa zela pentsatu dut. Beraz, gaur goizean abiatu gara Tim (Australianoa) eta ni eta gau partean iritsi Luang Prabang-era. Logela bat konpartituko dugu eta gaur banatzen garenez, parrandatxoa in ber omen deu bertan dauzkan ezagun batzukin, pentsatzet boleran amaituko deula jejeje. Bihar goizean noa Vang Vieng-era, han 3-4 egun pasatzera.

Luang Nam Tha
Hemen pasa ditut azken egunak, obeto esanda, inguruan dagoen parke naturak batean 3 eguneko trekking bat eginez basoan zehar. Kriston grupo jatorra tokatu zait eta kriston ondo pasa deu egia esanda.

Iritsi ginen egunean, Amitairekin (Isrraelekoa) logela konpartituz aurkitu genuen hotela eta Autobusean ezagutu genuen Tim-ekin (Australia) batera green discovery izeneko agentzira joan ginen basoan zehar trekkin bat kontratatzeko hurrengo egunean. Gauzak ez ziren guk nahi bezala atera, izan ere hurrengo egunerako dana betea zegoen eta egun bat itzaron behar izan genuen. Ez zen hain grabea izan, izan ere moto batzuk alokatu eta inguruan zehar dauden herrixketara jo genuen eta egun interesgarri bat pasa umeekin jolasten.

Trekking-a hurrengo egunean izan zen. 3 days Forest Camp izena zuen eta egia esan lehen eguna izan zen agian ikusgarriena errekak zuhaitzen gainetik igarotzen eta baso itxi batzuetan barrena.

trekking1

trekking2

trekking4

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.

(gehiago…)

Lekua: Luang Nam Tha (Ikusi Google Maps-en)

Phonsavan utzi ostean Luang Praban-era itzuli nintzen eta bertan beste egun pasa eta herria gehiago ezagutzeko aprobetxatu bide batez. Erosketa batzuk egin, dirua aldatu, indarberritu eta hurrengo egunean Nong Khiaw izeneko herrixka batetara joan nintzen. Mendi tartean galduta, herrixka txiki txiki bat. Bertan, ikusteko, kobazulo batzuk daude eta iritsi bezain laster hotela bilatu eta haruntza joan nintzen.

 Nong kiaw kobazuloa

12ak aldera edo. Luang Praban-etik 4 orduko bidea zegoen eta hortaz arratsaldea aprobetxatu nuen herria eta inguruak ezagutzeko. 6etan iluntzen duenez, hotela bueltatu eta hurrengo eguneko planak egin nituen. Nire helburua Luang Nam Tha izena duen herria, eta bi autobus artu behar omen nituen iristeko. Guay. Baina ikusi nolakoa zen autobus geltokia:

Nong Kiaw Autobus geltokia

Egia esan oso herrixka interesgarria zen txikia eta jatorra. Laos guztian bezala danak egiten dute kasu hello edo sabeidee batekin. Naiz eta herrixka txikia izan eta ikusteko gauza gutxi eduki nahikoa turista zebiltzan handik bueltaka. Ona bertako argazki batzuk:

Gehiago irakurtzeko eta argazki gehiago ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post onen izenburuan
Para leer más o ver más fotos haz click donde pone “more” o en el titulo del post.

(gehiago…)

Lekua: Phonsavan (Ikusi Google Maps-en)

Hemengo internet conexioa oso mantsoa dela eta, uste dut ezingo dudala argazkirik igo. Geroxeago saiatuko naioz aber.

Phonsavan izeneko herri txiki batean nago orain. Atzo iritsi nintzen autobuses 8 ordu egin ostean eta bihar Luang Prabang-era noa berriz Iparraldera joateko, Luang Nan Tha izeneko toki batetara.

Egia esan, Luang Prabang oso herri polita da eta bertan egondako gendearekin obeagoa agian. Iritsi bezain laister topatu nintzen Silvia (Madrid) eta Inma – rekin (Alicante) eta haiekin atera gauean eta beraiek egindako lagun batzuekin 2 ingles eta 2 suizo (artzai izandakoak, flipa). Hurrengo egunean, ingiruko ur jauzi batzutara joan ginen danok batera tuk tuk batean. Oso polita baina ura hotza, oso hotza lehen segunduetan, gero oso ondo. Total, handik bueltau dutxau eta afaltzera. Afalostean, beti bezala, Beerlao batzuk artzera tabernetara baina hemen dana 23:30etan ixten dute. Ala ere, Bolera bat egoten da irekita gaueko 2ak arta, eta hara joan ginen. Bai bai, amerikar pelikuletan ikusten diren bolera hoiek, horrelako batetara. Ta hantxe, boloak bota, zerbeza edan, hitz egin, barre egin… ondo ondo.

Hurrengoan inguruan dagoen kobazulo batzuk ikusten pasa genuen goiza eta arratsaldeko zati bat, Pak Ou izenekoak. Ona iristeko lehenbizi furgoneta bat artu genuen (5$) eta txalupa bat gero kobazulora juteko (1$).

Inma eta silvia txalupan

Inma-silvia

Gehiago irakurtzeko eta argazkiak ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo egin klik post honen izenburuan. 

Para leer más y ver más fotos hacer click donde pone “more” o sino, en el titulo de este post. 

(gehiago…)

Lekua: Luang Prabang (Ikusi Google Maps-en)

Saba diiii (kaixo Laos-en)

Orain 3 egun esnatu gosaldu eta hotelean 2 orduz itxaroten egon ostean (horrela dira ordutegiak thailandian, ordu bat esaten dizute baina ez dakit zertarako) furgoneta batean sartu beste 10 pertsonekin eta 6 orduko bidea egin genuen Thailandia ertzerano, mugaraino. Bertan ostatu artu eta Laos-era sartzeko egin beharreko papeleoa egin nuen. 19ak aldera, iada dutxatuta eta oso gauez buelta bat ematera atera nintzen, ibili eta ibili eta ezer interesgarririk ez eta hoteletik gertu zegoen taberna batean afaldu eta trago batzuk artu nituen Irlandes batzuekin Arsenal – Manchester United partidua ikusiz. Erotuta daude futbolakin hemen, Manchesterren golak ohiuka ospatuz. Partida amaitu, 22ak, ezer oberik ez eta hotelean irakurtzen loak artu nuen.

Goizean esnatu, gosaldu eta berriz ere furgonetaz mugara eraman gintuzten. Papeleoa arkeztu, 5 bath ordaindu eta txalupara. Ibaia gurutzatu alderik alde, eta Laos-en nengoen. Berriz ere papeleoa, visatua, ordaindu (nola ez) eta listo, Abenduaren 4-rarte onartzen naute Laos-en jejeje. Berriz ere 2 ordu itxaron eta “slow boat” (barko mantsoa) deitzen diotenean sartu gintuzten kriston gendepila. 6orduko bidea Mekong ibaian behera dana berdez jositako mendi tartean. Alboan Canada-ko gazte bat nuen eta tarteka solasaldi batzuk izan genituen, gero beste Canadako jubilatu batekin… azken honek erdara zekien eta nirekin praktikatzen ibili zen bere santiago bideko abenturak kontatuz. Esan behar dut barkura sartu eta maletak uzten diren tokian ia, maria eskeintzen asi zirela eta hau gero herripakatu da toki askotan: kalean, hotelean, beste barkuan….

Gehiago irakurri eta argazkiak ikusteko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post honen izenburuan.

(gehiago…)

Lekua: Chiang Mai

Orain ordu bete artu du Larrak abioia Chiang Mai-etik Bangkok-era eta gaueko 23:30etan artuko du hurrengoa, Bangkok-etik Bilbora. Hilabete eta gero, etxera bueltan, nik hilabete eta erdi dut oraindik eta Laos aldera noa bihar goizean.

Pai Landscape

Beno, egun batzuk egin ditugu Pai (Ikusi Google Maps-en) izeneko herrixka txiki batean. Oso polita eta lasaia. Moto bat artu eta inguruan zeuden ikusteko gauzak ikusten ibili ginen. Gainera, goiz batean, gosaltzen ari ginela, polizia batek multa jarri zigun gaizki aparkatzeagatik. Kale bat zen, azera gabe eta ezkerraldean ezin omen zen aparkatu, eskubi aldean bai. Esaten nion tokiz aldatuko nula, baina berak denbora guztia “two hundred bath” esaten zuen (200 bath multa alegia, 4 euro edo horrela). Total, poliziara joan behar, ordaindu etc etc… hemen pliego deskargorik ez daola emateu! Ona multa:

Pai - Multa

Argazki gehiago ikusi eta gehiago irakurtzeko egin klik “more” jartzen duen tokian edo post honen izenburuan.

(gehiago…)