Urtarrila 2008


Oso interesgarria iruditu zait Finlandiako hezkuntza sistemari buruzko artikulu hau :
http://www.aeromental.com/2008/01/31/la-educacion-en-finlandia-1ra-parte/

Irakurtzea gomendatzen dizuet, ikusteko zein desberdinak diren hango eta hemengo hezkuntza sistemak. Asko daukagu ikasteko!!

Tuk Tuk-ean pasiatzen Bangkok-eko kaleetan zehar.

AnyTV

AnyTV internet bitartez telebista ikusteko beste programa bat da. Aspaldi aipatutako Zattoo-ren antzekoa da(Irakurri hemen), baina honek ez du geografikoki telebista kateak filtratzen, mundu guztikoak ikus daitezke, momentu honetan Vietnam-eko HTV izeneko kanal bat ikusten nabil frogak egiten, eta egia esan, oso ondo dabil eta azkar!! hori bai, honetarako eMule, bittorrent eta horrelakoak kentzea komeni da.

Deskargatu programa hemendik, instalatu eta frogatu. Ikusgarria horrelako programa txiki batek (ez da 1Mb ere) nola funtzionatzen duen!

Informazio gehiagorako: http://www.anytvplayer.com/

Jakina da, telebista berria erosterakoan, haundia izatea nahi izaten dugula. Hobe 42 pulgadako telebista bat 32 pulgadakoa baino. Horrela pentsatzen dugu, baina erabaki hau artzerakoan telebistatik ikustera ezarriko garen distantzia garrantzitsua da ere bista ez izorratzeko. Hainbat ikerketa egin dira eta hainbat emaitza daude, hona emen Canal plus-ekoek ematen dituztenak:

  • 1m —- 26″
  • 2m —- 32″
  • 3m —- 40″
  • 4m —- 46″
  • 5m —- 50″

Argiako ikusteko, begiratu hemen:
http://www.plus.es/esp/Television_HD/CUAL_ME_COMPRO/Distancias/_esp_//index.html

kalea gurutzatzen… ez pasurik.. ez semafororik…. al libre albedrioo!

Beste bideo bat Chinatown-en zehar.

Chinatown zehar paseatzen.

Bangkok-eko ibaian autobusak balira erabiltzen dira txalupak ibaian gora eta behera, hainbat parada ditu eta bideo hau txango horietako batean grabatua da.

UDPATE: orain bideoa badabil.

Behin baino gehiagotan aurkitu naiz arazoekin nire Internet konexioarekin, esandako baino abiadura gutxiagoan zebilela susmatuz nire konexioa. Orduan ezagutu nuen www.speedtest.net  webgunea. Berarekin, forma grafiko batean kalkulatzen digu gure konexioaren igoera eta jeitsiera abiadurak, baina horretaz gain, mundu osoko zerbitzariak erabili ditzakegu kalkulu hauek egiteko, eta beraz, konparaketak egin ditzakegu eta jakin zein herrialderekin dudan konexio azkarra eta zein herrialderekin ez. Adibidez, Japon-ekin egindako froga eta Afrikako herrialde batekin egindako frogek oso emaitza desberdinak izango dituzte!

Helbidea: http://www.speedtest.net/ 

Hurrengo Orria »