http://www.youconvertit.com

Web helbide horretan aurki dezakezue oso interesgarri iruditu zaiten aplikazio bat. Dokumentu zein irudiak formatutik formatura aldatzeko balio digu inongo programarik instalatu gabe. Horretaz gain, youtube bezalako tokietatik bideoak deskargatu ahal izango dugu eta gure ordenagailuan gorde.

Nik, frogratzeko, Vaya Semanitako bideo bat deskargatu dut aplikazio hau erabiliz, “Convert online Video” atala erabiliz. Ondoren, deskargatutako bideoa formatuz aldatu dut (mp4) eta konbertitutako artxiboa jeisteko, Youconvertit.com -ekoek email bat bidaltzen dizute artxiboa nondik jeitxi esanaz. Azkenik PSP-ra sartu dut eta badabil!! jejeje

Egin dudan bezala egin beharrik ez dago, direkto youtubeko bideo nahi dugun formatura konbertitu ahal da eta artxiboa jeisteko link bat bidaliko digute email bidez. Nik horrela egin dut, zerbitzu guztiak frogatu nahi nituelako.

Horretaz gain beste bi aplikazio ditu. Bata emailez artxiboak bidaltzeko balio duena baina 1000Mb baina txikiagoak (ia 1Gb, ez dago gaizki!!) eta bigarrena unitate konbertsore bat, pulgadak zentimetrotara, denbora unitateak, espazio unitateak… denak kategoria ezberdinekin bananduak.

Oso oso oso aplikazio interesgarri eta gomendagarria. Gainera doain!