Iada hasita nago hurrengo bidaia prestatzen, India eta Nepal-eran, eta prestaketa hauen barruan Gidaliburuak erostea dago. Niretzat gidaliburu honenak Lonelyplanet-enak dira arrazoi askorengatik, baina, mundu guztiak hau erabiltzen duenean, zerbaitengatik izango da ez?
Total, erosterakoan beraien web orrian begiratu nuen lehenbizi, hau da www.lonelyplanet.com eta online denda zutela ikusi. Gainera hemengo dendetan 35€ tik gora balio izaten dute eta web orrian 29€-tan zeudela ikusi nuen eta bi erosi ezgero “Blue List 2008″ liburua oparitzen zutela. Gauzak horrela, erosketa simulatzea pentsatu nuen eta egin. Ona emaitza:

Baina erosi aurretik hor azpian jartzen duenari erreparatu nion ” Using a Promo Code? Submit it here:” mmmhhhh…. froga egin behar dut pentsatu nuen. Firefox-en beste pestaña bat ireki google-ra joan eta bilaketari ekin nion web orri honekin topatu arte: http://www.retailmenot.com/view/lonelyplanet.com. Bertan deskontu kode pilabat azaltzen dira, nik “LP40″ jartzen duena erabili nuen, hau da%40-eko deskontua. Funtzionatuko zuen esperantzan beste Gidaliburu bat sartu nuen, New York-ekoa. Bai baitdakit noizbait jungo naizela. Horrela, kodea sartu eta ikusi zer atera zen:

Hau da, liburu bat gehiago, merkeago eta bidalketa doain. Eskerrik asko google!!
Hori bai, Gidaliburuak www.lonelyplanet.com orritik erosten badituzue argi izan Ingelesez izango direla!
Gaur iritsi dira etxera, hona telefonakin ateratako argazki bat:
