Pirineos sur jaialdian izan gara asteburuan, giro bikaina, festa bikaina eta toki paregabea dudarik gabe. Argazki hauek adierazten duten bezala. Kontzertuak oso onak eta publikoaren erantzuna beti oso oso ona. Kontzertu hauetako batean 5 pertsona igo zituen abeslariak tablatura dantza egitera, publikoak barre ugari egin genuen bertara igotako pertsonajeekin. Asteburu bikaina dudarik gabe pasa duguna naiz eta lakuko ura oso otza izan, bainua derrigorrezkoa zen egiten zuen beroarekin!!
Euskal Blogarien bilera moduko bat organizatu da Euskal partya-ren aitzakian “blogger” guztiok elkar ezagutzeko… nik ezin bertan izan… pirineo sur aldera bait noa, baina hemen duzue Teketen -en web orritik ateratako informazioa:
10min Hero (2/3 x 10)
Nahi duenak 10min izango ditu bere proiektu, ideiak edo bloga azaldu ahal izateko. Hemen zure izena jarri edo bertan jarri gurekin harremanetan.
Asanblada interaktiboa 1 ordu
Backchannel baten bidez bertako zein kanpoko ekarpenak jasoko ditugu eta horretaz gain bertan ere eztabaida era berezi batean dinamizaten saiatuko gara.
Bertan izan nintzenean Larra eta bioi asko harritu zigun herri txiki batetako merkatu galdu batean iPhone orain famatua salgai ikusteak. Ordurarte USA-n bakarrik zegoen salgai ofizialki. Abenduan, Bangkok-en izan nintzean azken egunak pasatzen, zona komertzialean egindako argazkiak dira hauek: