Zabaldun, ikatzaren bitartez irakurri berri dut Lonely Planet-ek hurrengo urteari begira 10 helmuga interesgarrienen zerrenda egin duela eta bertan, Euskal Herria sartu duela. Hori irakurrita web orri hori irakurtzera animatu naiz eta bigarren tokian Euskal Herria azaltzen dela ikusi Tasmaniako BAY OF FIRESen atzetik,
Web orriak dioenez, urtero “Blue List” (lista urdina) izeneko liburu bat argitaratzen dute (niri erosketa bat egitean oparitu zidatena) eta aurtengo liburuaren izena “Best in travel 2009” (2009 bidairik onenak) izango omen da eta hemen argitaratzen duten zerrenda aurreikuspen bat omen da.
“Blue list” liburu horietako bat dudanez, ez dakit erosketa gomendagarri bezala ezarriko nuen (argazkiak onak dira eta ideia bezela primerakoa) baina dudarik gabe primerako opari bat da.
Lonely Planeteko artikulua: http://www.timesonline.co.uk/tol/travel/news/article4919189.ece
Jatorria: www.zabaldu.com






