Facebook bidatertez iritsi zitzaidan proposamena eta onartu, eta hemen doa Irratia.com-ekoek antolatutako ekimenarekin bat egiteko, nire euskal musikako 8 kanturen aukeraketa. Niri sentimendu edo momentu berezi bat sortarazten didatenak entzuterakoan. Gehienak bidaiaren batekin zerikusia dute, ez bait naiz oso musikazalea. Etxean nagoenean Podcast-ak entzuten ditut eta musika tabernarenbatean nagoenean besterik ez. Bidaiatzerakoan aldiz, podcast-ak amaitzen zaizkidanean, musikara jotzen dut.

  • Su Ta Gar – Mari (eta lehen disko oso osoa agian ere bai). Musika zer zen jakin nuenean ezagutu nuen taldea, 14-15 urterekin gelan sartu eta entzuten nuen behin eta berriz buruz ikasi arte. Oso talde gutxirekin gertatu zait hau.
  • Deabruak teilatuetan – 2 itzal.  Lehen akorde otsek Hitz Egin kontzertua dakarkidate burura. Nire talde kuttuna, eta aurten batu dira berriz!
  • Zea Mays – Elektrizitatea. kantu hau entzuten nuen Japon-en, Tokyoko Akihabara auzoan paseatzen nuen bitartean.
  • Hertzainak – Bakean utzi arte: Ez ditut direktoan behin ere ikusi baina iada nire historiaren parte dira, Laos dakarkit burura, bertan pasatako momentu errepikaezinak, ezagututa gendea, eta entzuten nuenean barrutik ateratzen zen kantatzeko grinak orain berregurea ematen dit, soroetako amonei ere bai, niri begira arrituta
  • Latzen – Gu ez gara: Getariko jaiak… maketa bakarrik zuten… baina gu ia Fan bihurtu ginen… udara horretan dexentetan ikusi genituen… maketa oraindik hon zehar ibiliko da.
  • Berri Txarrak – Minutu bat : Latzenen sukarra pasa ostean ezagutu nituen lagun batek pasatako kasete bat kopiatu ondoren, beraien maketa zen. Salatari abestia luzaroan entzun nuen baina beraien kantu bat aukeratu behar badut, hau aukeratzen dut letrarengatik. Entzun bezain laister pentsatu nuen, ze letra ona, zenbat arrazoi.
  • Kauta – Zaharrak berri . Momentu horietan askoek sentitzen genuena islatzen zuelako.
  • Negu Gorriak – Gora Herria / Radio Rahim : A zer garaiak dioxxxxxxxx!

eta zuri? Zein kantuk sortzen dizu sentimendu berezi bat? edo zein kantuk dakarzkizu oroitzapen berezi batzuk?

Post hau idaztean eta kantuak youtuben bilatzen… ikusi eta entzun ditut…eta emozionatu ere bai!!