Connecticut-ekoa (Estatu batuak), 32 urte eta Programatzailea zen, egun baten, munduan zehar beste zerbait bazela eta, lana utzi eta zeukan diruarekin Sydney-ra joan zen lehenbizi eta gero Asia-ra. Bere familia eta lagunak eguneratuta izateko web orri bat sortu zuen (http://www.wherethehellismatt.com).
Hanoi-en zebilela (Vietnam), lagun batek kamara aurrean jarri eta bere dantza egiteko esan zion gero web orrira igotzeko. Bideo hori norbaitek ikusi zuen, beste bati pasa eta honek beste bati eta honek beste bati, internet-en famatua egin den arte. 2006. urten 39 herrialdetan egon zen 7 kontinentetan eta dagoen tokian dagoela bideo bat grabatzen du bere dantza horrekin eta internet-era igo.
Ipini dudan bideoa, aurten egin dako dantzen kolaxa da.
Abendua 19, 2008