blog


Euskal Blogarien bilera moduko bat organizatu da Euskal partya-ren aitzakian “blogger” guztiok elkar ezagutzeko… nik ezin bertan izan… pirineo sur aldera bait noa, baina hemen duzue Teketen -en web orritik ateratako informazioa:

Parte hartu wikia editatuz

Informazioa eta egitaraua

Euskal Encounter barnean blogari euskaldunen mahaingurua
Eguna: Ostirala 25
Lekua: Bilbao Exhibition Centre
Ordua: 19:00
Sarrera: doan eta izen ematerik gabe

Eztabaidagai: Euskararen ikusgaitasuna mundu globalizatuan

Hizlari eta moderatzaileak (30 min)
Gorka eta Haritz moderatzaile eta sarrera lanetan egongo dira baina denon parte hartzea beharrezkoa izango da

10min Hero (2/3 x 10)
Nahi duenak 10min izango ditu bere proiektu, ideiak edo bloga azaldu ahal izateko. Hemen zure izena jarri edo bertan jarri gurekin harremanetan.

Asanblada interaktiboa 1 ordu
Backchannel baten bidez bertako zein kanpoko ekarpenak jasoko ditugu eta horretaz gain bertan ere eztabaida era berezi batean dinamizaten saiatuko gara.

********

Animatu zaitezte eta mezua zabaldu!!

Aupa!

Ia astera noa post batzuk idazten et aldez aurretik komentatu nahi dut, idazten dudan bakoitzean bi post publikatuko ditudala. Bat euskeraz, eta bestea erdaraz, biak berdinak baina hizkuntza desberdinetan. Web honen eskuin aldean, Kategoriak sailean “Euskeraz” gainean klik egin ezgero, Euskeraz dauden post guztiak azalduko dira, Bidaian klik egin ezgero, bidaiari buruzkoak etc.

Post bakoitzean, komentarioak idatzi ahal dituzue eta zerbait esan nahi badue ez bildurrik izan eta idatzi!! Gustura irakurriko ditut!

Egin klik “1 Comment” jartzen duen tokian adibide bat ikusteko

Buenas!!

Ya voy a empezar a escribir algunos post y queria comentar antes que nada que cada vez que escriba, publicaré dos post. Uno en Euskera y el otro en castellano, los dos iguales pero en idiomas diferentes. En la parte derecha de la web, existe un menu que pone “Kategoriak”. Si haceis click encima de “Euskaraz”, se mostraran aquellos post escritos en euskera, si pulsas encima de “Bidaia” se mostraran aquellos sobre el viaje etc.

En cada post, existe la posibilidad de que me podais enviar comentarios y os pido que lo hagáis ya que los leeré gustosamente. No tengáis miedo!

Haced click donde pone “1 Comment” para ver un ejemplo.

Orain arte, nire bloga 110mb.com zerbitzarian nuen, wordpress instalaturik, baina egun batetik bestera, datu baseen erabilera dohain izatetik, ordaindu behar izatera pasa da eta aurreko blogeko iruzkin guztiak ezabatu dizkidate. Hau dela eta, arazorik ez izateko, hosting berri batetara pasa naiz, eta hau izango da helbide berria:

http://ikerib.wordpress.com

Aldaketa honek ez du rss-an eraginik beraz ez duzue aldaketarik egin behar google reader, bloglines edo erabiltzen duzuen rss irakurgailuan.

Azken batean, burutik pasatzen zaidan edozer gauza idazteko erabiliko dut webgunearen atal hau, bertan, link interesgarriak, programa interesgarriak, albisteak, manualak.. sartzeko idea eta aukera dut. Gero ikusiko deu zer ateratzen dan.

Aupa! Beno, va hemen da nire WebLog-a. Bertan idatziko ditut nire burutapenak, gertaerak, eta paranoia guztiak… ea interesgarri zaizuen. jejejje nire Eguneroko modukoa izango da beraz….