software


EUSKALJAKINTZA-tik aterata

DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga.

EUSKALJAKINTZA -tik aterata

DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga.

Bati baino gehiagori agian interesgarri izango zaiolakoan, firefox-ekin batera erabiltzen ditudan extensioak jartzen ditut:

  • Video Download Helper: Youtube, metacafe… toki horietan ikusten ditugun videoak gure ordenagailura deskargatzeko.
  • ViewMyCurrency : Edozein web horritan prezioren batazaltzen bada, demagun dolarretan, extensio honekin zuzenean eurotan ikusiko digu eta dolarretan zuen balio parentesi artean.
  • Web Developer : Extensio hau Web aplikazioak egiten dituztenentzako da, hainbat tresna eta informazio iturri ematen dizkigu.
  • Tab Mix Plus : Firefox nabigatzailearen ezaugarrietako bat da pentaña bitartez nabigatzea… extensio honek pestaña horientzako funtzionalidade gehiago ematen digu.
  • AdBlock Plus : Internet-en nabigatzen gaudela… extensio honek hainbat eta hainbat publizitate argazki eta animazio ezkutatzen dizkigu.
  • GreaseMonkey : Extensio honen bitartez erabiltzaileek sortutako scrit-ak instalatu daitezke eta hainbat web horritan funtzionamenduak gehitu. Oso interesgarria.
  • Better GReader : Google Reader erabiltzen duten horientzako script batzuk… oso interesgarriak. GreaseMonkey izatea beharrezkoa da.
  • Better YouTube : Aurrekoa bezala, script batzuk greasemonkey extensioa instalatuta izanik, Youtube-ren erabilera obetzeko.
  • DownThemAll! : Firefox-ek duen deskarga sistema baina obeagoa, horretaz gain, web orri bateko argazki guztiak jeisteko, edo programa guztiak, edo video guztiak… esan diezaiokegu.
  • Fasterfox : Nabigatzailea-ren errendimendua obetzen omen du.
  • FEBE : Oso gomendagarria. Extensio honen bitartez firefox-eko markagailuak, extensioak, password-ak… dana gorde dezakegu… segurtasun kopiak egin.
  • Firebug : Extensio hau Web programatzaileentzako da, debugger moduan aurkeztua.
  • Foxmarks Bookmark Synchronizer : Extensio honen bitartez ordenagailu desberdinetan markadore berdinak izatea ahalbideratzen digu. Ordenagailuren batean markadore bat gehit, aldatu edo kentzen bada, markadoreen segurtasun kopia bat web zerbitzari batetera igotzen da eta hurruna nabigatzaile bat abiaraztean, markadore desberdinak baditu, sinkronizatu egingo da beti markadore berdinak izateko toki guztietan.
  • Google Block de Notas : Extensión para crear, cambiar y borrar notas de Google Block de Notas desde la misma aplicación, sin tener que entrar a las Web.
  • PDF Download : pdf dokumentuak direkto ireki, direkto disko gogorrera jeitsi edo eta HTML bezala irekitzeko balio du.

AnyTV

AnyTV internet bitartez telebista ikusteko beste programa bat da. Aspaldi aipatutako Zattoo-ren antzekoa da(Irakurri hemen), baina honek ez du geografikoki telebista kateak filtratzen, mundu guztikoak ikus daitezke, momentu honetan Vietnam-eko HTV izeneko kanal bat ikusten nabil frogak egiten, eta egia esan, oso ondo dabil eta azkar!! hori bai, honetarako eMule, bittorrent eta horrelakoak kentzea komeni da.

Deskargatu programa hemendik, instalatu eta frogatu. Ikusgarria horrelako programa txiki batek (ez da 1Mb ere) nola funtzionatzen duen!

Informazio gehiagorako: http://www.anytvplayer.com/

Aupa!

Oraingo honetan beste web aplikazio batekin nator.  Kasu honetan Splash Up izenekoa. Azken finean, Photoshop bat dela esan dezagun, instalatu behar ez den Photoshop bat. Hau da, interneteko http://www.splashup.com helbidean aurki dezakegu eta Photoshop-ek egiten dituen gauza asko egiten ditu. Falta handiena Klonatzeko herramientaren falta da, baina ala ere guztiz gomendagarria kanpoan garenean egin nahi ditugun retoke horientzako.

Gainera ez dugu zertan erregistratu behar (egitea komeni da erabilera haundiagoa izateko) eta argazkiak igo partez, Flickr edo Picasa -n ditugun argazkiak hartu ditzakegu Splash Up -etik.

Froga ezazue: Splash Up

http://www.youconvertit.com

Web helbide horretan aurki dezakezue oso interesgarri iruditu zaiten aplikazio bat. Dokumentu zein irudiak formatutik formatura aldatzeko balio digu inongo programarik instalatu gabe. Horretaz gain, youtube bezalako tokietatik bideoak deskargatu ahal izango dugu eta gure ordenagailuan gorde.

Nik, frogratzeko, Vaya Semanitako bideo bat deskargatu dut aplikazio hau erabiliz, “Convert online Video” atala erabiliz. Ondoren, deskargatutako bideoa formatuz aldatu dut (mp4) eta konbertitutako artxiboa jeisteko, Youconvertit.com -ekoek email bat bidaltzen dizute artxiboa nondik jeitxi esanaz. Azkenik PSP-ra sartu dut eta badabil!! jejeje

Egin dudan bezala egin beharrik ez dago, direkto youtubeko bideo nahi dugun formatura konbertitu ahal da eta artxiboa jeisteko link bat bidaliko digute email bidez. Nik horrela egin dut, zerbitzu guztiak frogatu nahi nituelako.

Horretaz gain beste bi aplikazio ditu. Bata emailez artxiboak bidaltzeko balio duena baina 1000Mb baina txikiagoak (ia 1Gb, ez dago gaizki!!) eta bigarrena unitate konbertsore bat, pulgadak zentimetrotara, denbora unitateak, espazio unitateak… denak kategoria ezberdinekin bananduak.

Oso oso oso aplikazio interesgarri eta gomendagarria. Gainera doain!

Guztiz erabilgarria izango zaiden web aplikazio bat, argazki bat eman eta inolako aplikaziorik instalatu gabe, argazkiari kalitatea aldatu edota tamaina aldatzeko balioko digu. Nire probetan, RAW formatua probatu dut eta EZ dabil, agian gehiegi eskatzea izango zen, baina jpg formatuarekin adibidez oso ondo dabil.

Froga ezazue http://pixizer.com/

Hemen irakurri dut nola atera daitekeen Goggle Maps-eko edozein mapa batetik Longitude eta Latitude datuak. Pausu hauek garraitu behar dira:

1.- Jo google maps web orrira: http://maps.google.com/

2.- Bilatu nahi duzun tokia. Nik Zarautz bilatu dut

3-. Kokatu irudiaren erdian bilatu beharrekoa.

4.- Kopiatu eta itsati ondoko kodea Nabigatzailean. URL-a idazten dugun tokian.

javascript:void(prompt(”,gApplication.getMap().getCenter()));

5.- Sakatu Enter edo ir botoia eta Mezu bat azalduko digu kode hoiekin. Gainera, Imput box bat denez, hautatu eta kopiatu dezakegu arratoiarekin.

Ona nire adibidea:

Eskerrik asko Txema Zattoo-ren berri emateagaitik.

Gaur ibili naiz frogak egiten Zattoo izeneko aplikazio batekin. Beronek, P2PTV sistema erabilitzen du Internet bidez gure ordenagailuetara irudi eta soinuak bidaltzeko. Azken finean, bittorrent edo emule bezalako sareak sortzen ditu, nahiz eta guk hori ikusi ez.

Baina, zer da Zattoo?
Hardware-rik (hau da, ez dugu telebista sintonizadore txartelik behar) instalatu gabe, Internet, banda zabala eta P2PTV teknologia erabiliz, telebista ikustea baliatzen diguen programa baten izena da.

Zenbat balio du?

Dohainik eskuratu daiteke Linux,WinXP/Vista eta Mac OSX plataformetarako. Eginbeharreko gauza bakarra web orrian erregistratzea da. Behin egin ondoren, programa deskargatu ahal izango dugu eta instalatu.

Zer behar dut?
Eduki beharrekoa nahi ta nahi ez, banda zabaleko konexioa da, internet erabiltzean transmisio sistema moduan banda zabala behar dugu nahi eta nahi ez telebista ikusterakoan, arazorik izan ez dezagun.

Zer moduz dabil?
Esan behar dut, nire probetan oso azkar irekitzen eta logeatzen dela aplikazioa, eta baita oso azkarra dela “buffering” delakoa burutzen, hau da, behar duen informazioa batzen irudiak azaldu ahal izateko.

Pantaila txikian nahiz pantaila osoan ikus daiteke telebista. Ez du kontrol gehiagorik momentuz (agian garatzen dabiltz?) eta kalitatearen aldetik ona dela esango nuke, baita funtzionamendua ere. Argi utzi behar dut emule eta horrelako P2P programarik gabe egin ditudala frogak, hau da, internet konexio guztia Zattoo -ri utzirik. Azken 15minutuetan, bai zabaldu ditudala eta mozketa bat edo beste izan dut baina, telebista ikusten jarrai dezaket.

Ze kanal ikus ditzaket? Ze hizkuntzetan?
Irudian ikus daitezkeenak. Hau da:

  1. Antena 3 (Gasteleraz)
  2. Canal 24 Horas (Gasteleraz)
  3. Cuatro (Gasteleraz)
  4. Deutsche Welle (Alemanez)
  5. France 24 English (Ingelesez)
  6. La primera TVE (Gasteleraz)
  7. La 2 (Gasteleraz)
  8. La Sexta (Gasteleraz)
  9. SF info (Alemanez¿?)
  10. Telecinco (Gasteleraz)
  11. Teledeporte (Gasteleraz)
  12. TVPolonia (¿¿??)

Bada horrelako besterik?
Ba bai, badira. Aspaldi erabilia da Tvmix delekako web orria Txinako telebistak erabiliz deporteko programak eta partiduak ikusi ahal izateko gehienbat. Hauek erabiltzerakoan, onena ulertzen dugun irrati batetara konektatzea da streming bitartez. Hau da, demagun Argentina – Brasil partidua ikusi nahi dugula. Tvmix web orrira jo eta partidu hori bilatuko duigu, klik egin eta imaginak ikusteko zein programa erabili behar dugun esango digo. Normalean, hizkuntza txinera edo horrelakoren bat denez iTunes erabili dezakegu adibidez stream bitartez Argentinako irratiren batetara konektatu ahal izateko eta partiduaren berri jaso.

Beste aukera bat yendit da, lehen era hemen dut horren berri blog honetan, post batzuk lehenago. Hona helbidea:

Informazio gehiagorako jo:

http://www.zattoo.com
http://en.wikipedia.org/wiki/P2PTV
http://www.tvmix.net

Hurrengo Orria »